XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOIKO KASKOAN NIRE AURRETIK Negu gorria zen, eta urte sasoi horri zegokionez, elurteak eta hormateak ziren inguruko jaun eta jabe.

Gauez hotzaren eraginez gogortutako lohi eta urak, eguerdiko eguzki ahul eta horiak urtu ezin.

Proxperok udan metatutako belarrak laster jan zituzten behiek, eta orain edozer gauza jaten zuen hango aziendak: lasto eta ote, iratze eta lahar... harrapatzen zutena.

Proxperoren behientzat, arbi, erremolatxa eta pentsuak, urrutiko gauzak ziren.

Eta horrela gobernatuz gero, esneak ere beherakada ederra eman zuen.

Negu partean marmita bat aski zuen Proxperok etxeko esne guztiak esneketariari ateratzeko.

Eta askotan hura ere erdi hutsa.